XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta
Espainian 98-ko belaunaldiaren idazle gehienetan paisajeak balio berezia jasotzen du.
Gaztelaren esanahi zehatzean, eta bere paisajearen luzadura mistikoan, Unamuno-k, Azorin-ek, A. Machado-k edertasun handizko orriak idatzi dizkigute.
Paisajearen gain eginiko transposizio horretan idazle horiek euren anima erantzi, desestali digute eremuen sinfonian barne-egoerak isladatuaz.
Paisaje horretan giza malenkonia, asperdura, ezina, antsia eta beste hainbat sentimendu adierazia izan da.
A. Machado batek, adibidez, trebetasun handia du Gaztelako paisajeak biltzen duen zentzu bisemikoa jasotzeko.
Edozein poeman atxikibera gertatzen da eremuek duten
Aipa dezagun kasu garbi bat:
Textu hau irakurri ondoren, irakurlea malenkoniazko sentipen sakon batez bustia bezala kausitzen da.
Elemenduak aski soilak (baino sugerigarriak) dira:
Horien ondoren definiezina den tristurazko giroaz nagusitzen da irakurlearen arima....